Albisteak

Zur polikromatuzko busto erlikario bat, Albayaldek zaharberritua, “Borman eta semeak. Eskultore onenak” Leuven Museoan, Belgikan.

 “Santua txirikorda-diademarekin” busto erlikionarioa, Pasquierrena edo Ian III Bormanena (1520-1530), gaur egun, “Borman eta semeak. Eskultore onenak” erakusketan dago ikusgai. 2020ko urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik Lovainako Museoan. Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuko Museotik datorren zur polikromatuaren tailu hori Albayaldek berritu zuen, Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuaren zuzendaritzapean.

Pieza kontserbatzeko eta zaharberritzeko tratamenduari esker, obra egonkortu, haren narriadura geldiarazi eta polikromia eder bat argitara atera ahal izan zen, denboraren poderioz eta aurretik egindako esku-hartzeengatik belztuta. Borman dinastia XV. eta XVI. mendeetako erretaulen eskultura- eta ekoizpen-lantegi ospetsuena izan zen meriodionoko Herbehereetan, lau belaunaldiko artistekin eta 100 urte baino gehiagoko jarduerarekin.

Erakusketarako esteka hemen

Idatzi zure iruzkina

info@albayalde.org - Tfn.: 656 781 472