2022-04-30
Datorren asteazkenean, maiatzaren 4an, 19: 00etan, Gasteizko Letren Fakultatean web orri berri bat aurkeztuko dugula, GOTIKO BERANTIAR ERRETAULA ZIZELKATUAK EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOARENnkatalogorako sarrera librea eta doakoa ematen duena.
gehiago irakurri2021-06-23
Brokatu aplikatuekin lan egiten duten profesionalen eta adituen artean formula komunik ez dagoenez, eskultura polikromatuko espezialisten Europako lantaldeak azterketa, erregistro eta irudikapen grafikorako prozedura bat definitu du, teknika fin eta hauskor horren azterketan informazio normalizatu baten bidez sakondu ahal izateko.
2021-06-23
Artikulu honetan Gipuzkoako hiru eskultura lan aurkezten dira (Espainia, Euskal Herria), brokatu aplikatuaren teknika polikromoaren presentzia orain arte detektatu ez dutenak. Loiolako oratorioko (1498-1512) eta Azpeitiko San Martingo (1521) erretaulak dira, eta Zumaiako Ama Birjinaren eta Haurraren tailua (ca.1500).
gehiago irakurriArtikuluan, azken bi hamarkadetan sortutako hainbat museotako bildumak biltzen dituzten Europako bost kontserbazio eta biltegiratze zentro aztertzen ditugu. Horien artean dago Gordailua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroa, Irunen kokatua.
gehiago irakurri“Santua txirikorda-diademarekin” busto erlikionarioa, Pasquierrena edo Ian III Bormanena (1520-1530), gaur egun, “Borman eta semeak. Eskultore onenak. erakusketan dago ikusgai. 2020ko urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik Lovainako Museoan. Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuko Museotik datorren zur polikromatuaren tailu hori Albayaldek berritu zuen, Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuaren zuzendaritzapean.
2018-02-02
Albayalde-k Bilduma Gordailuen arloko esperientzia partekatu du bi kongresutan: GEIIC-eko VI. Kongresuan: Eta ondoren? Kultur Ondarea kontrolatzea eta mantentzea (Vitoria-Gasteiz) eta XIV. Museo-Kongresuan: Krisi ekonomikoa, kultur ondarea eta museoak (Donostia-San Sebastián).
2018-07-16
Albayaldek, Ge-conservación 13an, “Covarrubiaseko (Burgosen)
San Cosme eta San Damián Kolegiatako Santuen erretaula:
polikromiaren azterketa” izeneko artikulua argitaratu du.
gehiago irakurri2018-02-03
Hiru egunetan zehar Paris-en SITEM-era (museoen esparrurako eta ondare bilduma azpiegituretarako aparteko gertaera) joan gara. 150 hornitzaile eta 2500 bisitari baino gehiagok profesional-topaketa handi honetan parte hartu dute. Workshopak eta bilduma-biltegiratze, konserbazio eta jasangarritasunari buruzko konferentziak interes handikoak izan dira, gure lana garatzen dugun sektore honetarako.
gehiago irakurri2017-05-10
ICOM-CC erakundeak Errenteria-ko Koroatzearen erretaulari buruzko ikerketa argitaratu du Tool Marks, Construction Techniques, Decorative Practice and Artistic Tradition izeneko alean.
gehiago irakurri
2017-03-03
Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzuak eskeinitako finantziaketari esker, Albayalde-k Gazteluberri-ko erliebe eta tailuak Zizelkatutako Flandriar Erretaulak izeneko web orrian txertatu ditu.
gehiago irakurriinfo@albayalde.org - Tfn.: 656 781 472