Albayalde enpresa aitzindaria da Gipuzkoan kultur-ondasunen azterketa, kudeaketa, zaintza eta zaharberritze lanetan. Horien artean, bilduma, manufaktura handi eta artelan nahiz klasiko nahiz garaikideak daude. 1988z geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiar Estatuko ondare historiko-artistikoez arduratzen diren erakunde nagusiekin ari da elkarlanean, Europako egitasmo ugaritan ere parte hartuz.

Albayaldek garrantzi berezia ematen die kultur-ondasunei. Ondorioz, halakoekin egindako azterketa eta esku-hartzeei buruz lan ugari argitaratu ditu bai artearen historiaren alorrean baita horien zaintze-lanetakoan ere, nazioarteko bilera eta hitzalditan maiz parte hartuz. Azken hamarkadan, zaintze-lan prebentiboen eta bildumen kuadeaketarako egitasmoetan aritu da sakontzen ondarearen kudeaketarako guneak sortuz eta eraikitze lanak jarraituz, edota bilduma pribatuetarako gordailuak diseinatuz.

info@albayalde.org - Tfn.: 656 781 472